Athletic Club

Lan saioa Alacanten

Lan saioa Alacanten

Athletic Clubeko lehen taldeak ordubeteko lan saioa egin du Alicante CFeko Kirol Hirian astelehenean, azaroaren…

Athletic Clubeko lehen taldeak ordubeteko lan saioa egin du Alicante CFeko Kirol Hirian astelehenean, azaroaren 12an, 19:20etatik aurrera. Caparros entrenatzaileak bi taldetan banatu ditu jokalariak. Alde batetik Ligako azken partidan hasierako hamaikakoan irten zirenak lan saio arinagoa egin dute eta bestalde gainerako guztiak beroketa eta baloiarekin ariketak egin dituzte ordubete pasatxo.

Ostean Joaquin Caparros entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du.

Lan saioa ikustera, Alicanteko behe mailetako jokalariez gain, zale zurigorri asko bertaratu dira. Gure zuzendaritza batzako kide zein teknikariekin Teo Rastrojo eta Asier Garitano klubeko jokalari ohiak egon dira ere.