Pobreziaren aurkako partida
Joseba Etxeberria eta Aitor Ocio izango dira Athletic Clubeko ordezkariak Pobreziaren aurkako bosgarren partidan, azaroaren…
Joseba Etxeberria eta Aitor Ocio izango dira Athletic Clubeko ordezkariak Pobreziaren aurkako bosgarren partidan, azaroaren 19an, astelehenean, Nazio Batuen Bilakerarako Egitarauak (NBBE) antolatzen duena Malagan.
Futbol profesionaleko nazioarteko izarrak bilduko dira La Rosaleda futbol zelaian helburu on baten alde. Ronaldo eta Zidane, Nazio Batuen fede oneko enbaxadoreak, buru belarri ari dira urtez urte futbolak bilakaeraren aldeko egitarauetan parte har dezan eta jada dira bost orain arte antolatu diren ekitaldiak Basilean, Madrilen, Dusseldorfen, Marsellan eta oraingo honetan Malagan.
Gure jokalariek baiezkoa eman diote Ronaldo eta Zidanen gonbiteari.
Irabazi guztiak pobreziaren aurkako proiektuetarako erabiliko dira, parte hartzaile guztiei pertsonalki jakinarazten zaizkienak.