Javier Eskalza hil da
Javier Eskalza Ellakuria Athletic Clubeko jokalari ohia eta langilea hil da gaur azaroaren 16an. Javier…
Javier Eskalza Ellakuria Athletic Clubeko jokalari ohia eta langilea hil da gaur azaroaren 16an. Javier Eskalzak 1973-1974 denboralditik 1979-1980 denboraldira egon zen lehen taldean 207 partida jokatuz, 162 Ligan, 26 Kopan (gol bat lortuz) eta beste 18 UEFAko Kopan. Beste 3 partida jokatu zuen Euskadiko selekzioarekin eta behin espainiar selekzioarekin.
Javier Eskalzaren aldeko hileta elizkizunak datorren igandean 18an 11:30ean, Arrankudiagan, Andra Mari elizan izango dira.
Asteburuko partidatan Athletic Clubeko talde guztiek besoko beltza eramango dute.