
Kontratu blindatuen aroa amaitutzat jotzen du Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak
Kontratu blindatuen aroa amaitutzat jotzen du Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzaren ustez Jose Maria Nuñezen auziaren ebazpenarekin kontratu blindatuen aroa amaitu da…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzaren ustez Jose Maria Nuñezen auziaren ebazpenarekin kontratu blindatuen aroa amaitu da Athletic Cluben eta, beraz, ezta Zuzendaritza honek ezta datozenek ere, ez diote hau bezalako diru kopururik ordaindu beharko etorkizunean.
Halaber, Gizarte arloko 8. Epaitegiak Nuñez jaunak Fernando Garcia Macua presidentearen aurka ezarri zituen eraso moral eta fisikoaren akusazioak baztertu izana positibotzat jotzen du Zuzendaritza Batzak. Iritzi bera du hedabideen aurrean jaurti ziren iritziak errespetuzkoak izan zirela baloratzen denean. Ebazpenak dioenez ez da inolako xaxatzerik egon eta, beraz, Nuñez jaunaren aurkako mobbing egon denik baztertzen du, horixe baitzen oinarria beste 250.000 euro kluberi eskatzeko.
Hala eta guztiz ere, eta kaleratzerik egon ez den, baina bai lan kontratuaren deuseztapena frogatutzat hartzen denez, Athletic Cluberi Nuñez jaunari 901.518,16 euro, blindatze moduan, ordaintzera kondenatuz, Zuzendaritza Batzak kontu handiz aztertuko du epaia eta erregu helegitea aurkezteko aukera gordetzen du Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gizarte Aretoan.