
Athletic Club-Real Madril, Klubeko Egun Erdia
Athletic Club-Real Madril, Klubeko Egun Erdia
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Athletic Club-Real Madril partida Klubeko Egun Erdia izendatzea erabaki du. Partida…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Athletic Club-Real Madril partida Klubeko Egun Erdia izendatzea erabaki du. Partida abenduaren 8an, larunbatean jokatuko da, ordutegia zehazteke dagoelarik, eta txarteldegiak honako egunetan irekiko dira:
Bazkideentzat eta abonu zein Harrobi txartela daukatenentzat azaroaren 30tik abenduaren 4ra. Publikoarentzat abenduaren 5etik 8ra.
Salneurriei dagokienez, publikoarentzat Harmaila Nagusian 80 eurokoa izango da eta Ipar eta Hego Aurrealdeetan 30 eurokoa.
Bazkideentzat, aldiz, Harmaila Nagusian 30 eurokoa izango da sarrera eta Ipar eta Hego Aurrealdeetan 15 eurokoa.
