
Athletic Clubek eta Telefonicak akordia berriztu dute
Athletic Clubek eta Telefonicak akordia berriztu dute
Athletic Clubek eta Telefonica azken lau urteotako akordioa berriztea deliberatu dute. Gauzak horrela, Telefonicak Athletic…
Athletic Clubek eta Telefonica azken lau urteotako akordioa berriztea deliberatu dute. Gauzak horrela, Telefonicak Athletic Clubeko telekomunikazio hornitzailea izaten segituko du, hau da, aurrerapen handiko zebitzuak eskaintzen orain arte egin duen moduan.
Akordioaren arabera Telefonicak publizitatea izango du San Mamesen eta Lezamako instalazioetan. Halaber, Telefonicak klubaren eta euren jokalarien irudia erabili ahal izango du produktuen kanpainak egiteko. Era berean, Athletic Clubeko bazkideentzako kanpaina bereziak egiteko asmoa dauka Telefonicak.
Bestalde, Athletic Club eta Telefonicaren arteko lankidetza gaur abenduaren 14an irekitzen den Gabonetako Umeen Parkean (GUP) ere isladatuko da. Telefonicak mila metro garratuko gunea izango du, bi futbol zelai barne, 12 ordenagailu sarean eta Imagenio telebista digitalaz gozatzeko gunea barne. Urtarrilaren 3an Athletic Clubeko lehen taldeko jokalalriak present egongo dira Telefonicaren standean.