
Athletic Clubeko espedizioa Palman dago
Athletic Clubeko espedizioa Palman dago
Athletic Clubeko espedizioa Palman dago Mallorcaren aurkako Liga partida jokatzeko. Arratsaldeko zazpirak inguruan heldu da…
Athletic Clubeko espedizioa Palman dago Mallorcaren aurkako Liga partida jokatzeko. Arratsaldeko zazpirak inguruan heldu da bertako aireportura Joseba Intxaurraga presidenteordea buru zela eta hainbat zale zeuden zain. Jarraitzaile kopurua handitu da Nixe Palace hotelean ordu erdi beranduago.
Bertan Peña Gregaleko kideek saria eman diote Javi Martinez jokalariari. Era berean, Joseba Etxeberria eta Jon Velez autografoak sinatu dituzte ehun baino zale gehiagorentzat.
Halaber, zale eta kazetari batzurekin batera, Deportivoren aurkako partidan Banestoren eskutik egin zen zozketaren irabazaleak hurbildu dira Iberia Bidaiakekin: Pilar Pascual eta Zuriñe Montaña.