Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin kuadrizepseko aurreko zuzenean. Fisioterapia jasotzen du eta lasterka iraunkorra egiteari…

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin kuadrizepseko aurreko zuzenean. Fisioterapia jasotzen du eta lasterka iraunkorra egiteari ekin dio.

David Cuellar: Kolpea eskuin hankan.
Roberto Martínez ‘Tiko’: Kolpea ezker hankan.
Aritz Aduriz: Zuntz haustura ezker hankako adduktore ertainean.
Arestian aipatzen diren hiru jokalariek lan gehiago egin dute inolako arazorik gabe.

Iban Zubiaurre: Eskuin belaunezurrean tendinopatia.
Ondoeza dauka eskuin belaunean eta ezin izan du osatu gaur goizeko lan saioa.

Jokalari talde batek ondoeza sentitu du atzo Mallorcaren aurkako lehian sufritutako kolpe zein gainkargen eraginez eta gainerako jokalariek baino lan saio arinagoa egin du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK