Athletic Club

Bazkide konpromisarioen parte hartzeak

Bazkide konpromisarioen parte hartzeak

Mikel UriaSei konpromisarioren izenean ari da hizketan. Bere jarrera kritikoak, leiala eta konstruktiboa dela dio….

Mikel Uria

Sei konpromisarioren izenean ari da hizketan. Bere jarrera kritikoak, leiala eta konstruktiboa dela dio. Plan estrategikoak oinarrizko akatsa duela uste du, eta akats hori hauteskunde programa batean oinarritzea da, bere ustez zabalagoa izan behar du. Bere ustez proposatutako neurriek “gaixoa egonkortzen” lagunduko dute, baina ez “erabat osatzen”.
Oinarrizkoa iruditzen zaio lehen mailako taldearen gastua gutxitzea, jokatzen ez duten jokalariei baja ematea eta gainerakoen kontratuak jaistea negoziatzea.

César García

Clubaren egoeraren errudun aurreko batzordeak direla dio, bazkideek, ordea, egitekoarekin bete eta ordaindu besterik ez dute egin. Lehen mailako taldearen gehiegizko gastua ere azpimarratu du.
Kuotak igotzeari baiezkoa eman dio.

Juan Luis Anta

Konpromisarioak agurtzeko esan du ez duela asanblada gehiagotan parte hartuko. Ez dago ados botoa emateko moduarekin. Bere ustez egungo egoerara iritsi gara joan-etorrietan, aurredenboraldietan edo lehen mailako taldean dirua itxurarik gabe gastatu delako.

Itziar Iriarte

Uste du Zaratek oso argi azaldu dituela kontuan nola dauden. Batzordeari eskatzen dio orain arteko politikarekin jarrai dezala, gastuak gutxituz, eta, Padilla eta Nuñezekin gertatu den bezala, clubean dauden gehiegizko kontratuak moztu ditzatela. Galdetzen du, asanbladak babestuko balu, ezin ote den Plan Estrategikoa lau urte baino gehiagoz luzatu.

Karmelo Alustiza

Bakoitza bere ekintzen erantzule izan dadila eskatzen du. Hala, bazkideari eskatzen zaion igoera bera, % 13,9, jaitsi beharko litzateke jokalarien soldatan.

Andoni Kepa Aranguren

Bizkaiako taldeak baloratzeko eskatzen du.

Batxu Azkarate

Sartzera doan batzordeak esan behar du aurreko batzordearen kudeaketa ona ala txarra izan den. Uste du, une honetan, bazkideek ez dutela konfidantzarik. Lehen taldeari buruz esaten du ez duela inoiz kalterik jasaten, bazkideek ordea, bai.

Andoni Madariaga

Triste dago uste duelako duela bost hilabete eskas aukeratutako batzordearekin ez dela ondo jokatzen ari, egungo egoera aurreko batzordeetatik etorri zaiola. Pentsatzen du gehiegitan ukitu dela bazkidearen poltsikoa.

Andoni Sanz

Ez zaio gustatzen Asanbladaren hasieran hautesontziak irekitzearen erabakia. Proiektuan sinestea kosta egiten zaio, lau urtetarako plan finantzieroa eta clubaren egoeraren azalpena espero zuen, bere ustez “bancarrotan” dago. Ez du ulertzen nola den posible publizitatean aurreikusitako sarrerak betetzea ea Athletic markaren inguruan erabakirik hartu ez izana. Jokalariei ahalegina egitea eskatu behar zaiela uste du, baina ez du uste hori gertatuko denik.


Jesús Egido

Uste du aurreko asanbladan hanka sartu zela kudeaketa eta kontuan batera bozkatuta, bere ustez bakoitza bere aldetik bozkatu behar da.

Txetxu Aurtenetxe

Ez du ulertzen aurreko kontuak onartu eta aurrekontuak ez onartzea.

Esteban Santos

Zuzendaritzari Plan Estrategikoari buruz galdetu dio.

Mikel Uria

Jakin nahiko luke lau urterako Plan Finantzieroa asanbladan aurkeztuko den.

Txema Ondero

Nuñez botatzea erabakita bazegoen ez du ulertzen asanbladara bozkatzeko ekartzea. Jakin nahi du zergatik ordaintzen zaion Padillari kalte ordaina pertsona fisiko gisa clubari enpresa gisa fakturatzen bazion. Ochoa jaunaren, Julen Guerreroren…. urteko kosteaz galdetu du.-