

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 20, 23 eta 54/2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ezohiko Batzar Nagusira. Batzarra Bilbon egiten da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2007ko abenduaren 18an, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera.
GAI ZERRENDA
1. 2007/2008 Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.
2. Eskari-galderak.
Asanblada clubeko idazkariak, Monica Durangok, hasi du etorritakoei euren presentzia eskertuz. 19:30etan hasi da (bigarren deialdian) eta 384 bazkide konpromisario bertaratu dira.
Athletic Clubeko presidente den Fernando Garcia Macua jaunak hartu du hitza, eta aurreko asanbladaren bukaeran esan zuena argituz hasi da, izan ere, uste du gaizki hartu zituztela bazkide konpromisarioei egindako zentsura gisa ulertu zituztenek, eta ez zen hori bere asmoa.
Hortik aurrera, bozkatzeko aurkeztuko den aurrekontua nola egin den azaldu du, eta egungo aurrekontuaren eta aurrekoaren arteko itxieran dagoen aldea azpimarratu, horri esker zenbait partida egokitu daitezke eta kuotak gutxiago igo (%13 inguru). Batzodeko kontuhartzaile den Juan Antonio Zaratek, zehaz mehatz azaldu du bere parte hartzean.
Konpromisarioei aurrekontua onartzeko eskatu die, bazkidearen erantzukizuna eta konpromisoa aintzat hartuta.
Jarraian, Juan Antonio Zarate zuzendaritzako kideak, Zuzendaritzak ekitaldi honetarako proposatutako aurrekontua aztertu du, eta bazkideei eskerrak eman dizkie egindako iradokizunengatik. Proposamena oinarrizko hiru alorren artean beharrezkoa den uztarketa eta orekan oinarrituta dago, alor horiek ekonomikoa, instituzionala eta kiroletakoa dira.
BOZKETAREN EMAITZA
1. Eta egoki ikusten bada, 2007/2008 Ekitaldi iEkonomikorako aurrekontua onartzea, kuotak egokitzeko proposamena barne.
Bai: 382 (50’52%)
Ez: 337 (44’57%)
Zuri: 11 (1’45%)
Baliogabeak: 26 (3’43%)
Guztira: 756



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.