Athletic Club

Fundacion Athletic Club Fundazioak eta Grupo Orberek akordioa lortu dute Enpresa Klubaren kudeaketa kontratua bertan behera uzteko

Fundacion Athletic Club Fundazioak eta Grupo Orberek akordioa lortu dute Enpresa Klubaren kudeaketa kontratua bertan behera uzteko

Fundacion Athletic Club Fundazioak eta Grupo Orberek 2006ko ekainaren 16an sinatu zuten hitzarmena Fundacion Athletic…

Fundacion Athletic Club Fundazioak eta Grupo Orberek 2006ko ekainaren 16an sinatu zuten hitzarmena Fundacion Athletic Enpresa Klubaren sormena, bilakaera eta kudeaketarako bertan behera uzteko akordioa lortu dute.

Azken hiru hilabetetan egin diren hainbat bileren ostean, Fundacion Athletic Club Fundazioak Enpresa Klubaren bitartez zegoen harremana ixtea erabaki du. Horren funtzionamendua bost urtez adostu zen, balizko urteko luzapenarekin arestian aipatu den epea amaitu eta gero.

Era onez amaitu da bien arteko harremana, Orbere taldeak uko egin baitio kontratua aurrez aurretik bertan behera uzteagatik zegokion 250.000 euroko kalte-ordainari, Athletic Club eta bere Fundazioaren onerako. Azkenik 100.000 eurotan geratu da kalte-ordaina Enpresa Klubaren bilakaera eta kudeaketarengatik 2006-2007 denboraldian. Kopuru hori bi zatitan ordainduko da, %50 2008ko urtarrilan eta beste %50 2008ko uztailean.

Orbere Taldeak eta Fundacion Athletic Club Fundazioak bat egiten dute Fundacion Athletic Club Fundazioak eta Enpresa Klubaren enpresen arteko harremana mantentzeko helburuarekin. Beste aldetik, klub honen partaideek bermaturik eta handiturik izango dituzte orain arte Fundazioarekin sinaturik zeuzkaten onurak Fundacion Athletic Club Fundazioa bultzatzeko proiektu barriaren bitartez.

Fundacion Athletic Club Fundazioak Orbere taldeari eskertzen dio kontratu hau bertan behera uzteko orduan izan duen jarrera ona.

Azkenik, alde biek ontzat hartzen dute lortu den akordioa, eginiko ahalegina kontuan hartuta, guztion onerako izango delakoan.