Jokalarien egoera
Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosa eskuin hankako aurreko zuzenaren kuadrizepsean.Fisioterapiako tratamendua jasotzen du eta bere bilakaera…
Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosa eskuin hankako aurreko zuzenaren kuadrizepsean.
Fisioterapiako tratamendua jasotzen du eta bere bilakaera lan fisikoan.
Aitor Ocio: Lokadura eskuin sorbaldan.
Fisioterapiako tratamendua jasotzen du sorbaldan duen ondoeza gutxitzeko eta gimnasioan egiten du lan.
Javier Martínez: Haustura sudurreko hezurretan.
Babesteko ferula behar du . Normaltasunez entrenatzen du.
Joseba Etxeberria: Lokadura abdomeneko zuzenean.
Lokadura izan zuen abdomeneko horman San Mamesen abenduaren 29an jokatu zen partidan eta ezin izan zuen zelaian segitu. Erresonantzia magnetikoa egingo zaio hurrengo egunotan.
Asier del Horno: Kolpea eskuin hankako bikian.
Kolpe handia jaso zuen eskuin hankako bikian eta eskuin orkatilan San Mamesen abenduaren 29an jokatu zen partidan. Fisioterapiako tratamendua jaso du.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK