

Bihar, urtarrilaren 11an, ostiralean, 12:00etan Ipar Kutxak Athletic Club Fundazioaren kide estrategikoa bezala sinatu du Lezamako Kirol instalazioetan.
Fernando Garcia Macua, Fundacion Athletic Club Fundazioaren presidentea, Jon Zapirain Bilbao, Fundazioaren koordinatzaile orokorra, eta Carlos Oses Irulegui, Ipar Kutxaren zuzendari orokorra, dira ekitaldi honetan parte hartu dutenak.
Bezeroen alde lau hamarkadatik gorako ibilbidea egina duelarik, IPAR KUTXA oso-osorik identifikatzen da talde zurigorri historikoaren eta bere Fundazioaren baloreekin: harrobiaren eta oinarrizko kirolaren sustapena, pertsonen prestakuntzarekiko konpromisoa kirol jardueraren bitartez, gizarte ekintza, integrazioa eta elkartasuna. Ildo honetan, IPAR KUTXAk bat egin du Fundación Athletic Club Fundazioaren filosofiarekin, irabazi-asmorik gabeko erakunde honek lan eskerga egina baitu kirol, kultura eta gizarte arloko ekintzak sustatu eta zabaltzen, eta bereziki gazteen artean kirola egiteko ohitura eta ikasketa-zentroak, eskolak eta oinarrizko kirol taldeen sorrera bultzatzen.
Kirolaren alorrean, IPAR KUTXA herri kirolei lotuta egon izan da, eta berrikitan, alor honetako partaidetza handitu nahian, Bilbo aldean antolatzen diren herri-lasterketa eta kirol gertaerarik garrantzitsuenetako batzuk babestea erabaki du, hala nola, Maratoia, Erdi Maratoia, Areeta-Bilbo Lasterketa edo Itsasadarrekon piragua-zeharkaldia; gertaera herrikoiak guzti-guztiak, eta partaidetza kopuru ederrak lortu ohi dituztenak.
IPAR KUTXAk 384 langile eta 142.000 bezero ditu gaur egun. Bere 86 bulegoak Bizkaia eta Arabako udalerri nagusietan zehar sakabanatuta daude. Fundación Athletic Club Fundazioarekin bat egiteko erabakia aurrezki-erakundeak hasitako aro berriaren baitan mamitu da, luze gabe erakundeak finkatuta izango dituen plan estrategiko berriaren abiaraztea eta irudi korporatiboaren berritzearekin batera.
Beste esparru batzuetan, IPAR KUTXAk lankidetza-hitzarmena sinatua du Adecco fundazioarekin, ezintasunak dituzten pertsonak gizarteratu eta lan-munduan txertatzearen aldeko ekimenak bultzatzeko asmoz. Horrez gain, sostengua ematen die nekazaritza arloko kooperatibei eta kirol amateurra sustatzen duten zenbait kultur eta kirol elkarteri, eta laguntza ere ematen die kooperatiben balioak hedatu edota lehen sektorearekin hartu-emanetan sartu eta laguntza-eskeei kasu egiten dieten argitalpenei.



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.