Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago. Eguneko gorabehera guztien ostean atzerapen txiki batekin, 20:10ean, heldu da…

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago. Eguneko gorabehera guztien ostean atzerapen txiki batekin, 20:10ean, heldu da Hesperia Tower Hotelera, bertan hainbat zale zain zeudela.

Hegazkina behin Bilbora heldu denez Gasteizerantz joateko prest zegoen autobusetik jaitsi dira zurigorriak eta 18:40an abiatu dira Bartzelonarantz. Hasierako haize boladak gaindituz gero normaltasun osoz egin da bidaia. Bartzelonan hamar graduko tenperatura dago eta haizearen indarra bestelakoa zen oso.

Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo Zuzendaritza Batzako kideak izan dira espedizioburuak.