
Osasuna-Athletic Club partidarako sarrerak
Osasuna-Athletic Club partidarako sarrerak
498 sarrera bidali dizkio Club Atletico Osasunak Athletic Cluberi. Athletic Clubek bere beharrak bete eta…
498 sarrera bidali dizkio Club Atletico Osasunak Athletic Cluberi. Athletic Clubek bere beharrak bete eta gero, gainerako sarrerak ostiralean, hilak 18, bazkide eta abonatuentzat jarriko ditu salgai domekan urtarrilak 20, Reyno de Navarran jokatuko den partidarako.
Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan har daitezke, bazkide zein abonatu txartela aurkeztuz. Pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.
Txarteldegien ordutegia honako hau izando da: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Club Atletico Osasunak ezarritako prezioa 45 eurotakoa da.