
Iraizozi ebakuntza: Bospasei hilabeteko baja
Iraizozi ebakuntza: Bospasei hilabeteko baja
Gorka Iraizozi ebakuntza egin diote urtarrilaren 17ko osteguneko arratsalde-gauean Ramon Cugat sendagilearen eskutik. Ebakuntzan jostura…
Gorka Iraizozi ebakuntza egin diote urtarrilaren 17ko osteguneko arratsalde-gauean Ramon Cugat sendagilearen eskutik. Ebakuntzan jostura egin diote eskuin koadrizepseko aurreko zuzenaren muturretik muturrera. Jokalaria eritetxean egongo da datorren asteko hasiera arte eta bost eta sei hilabete arteko baja pairatu beharko du.
Jokalaria zein sendia eta Athletic Cluben nahia da bere eremu pribatua errespetatzea eta ebakuntza osteko prozesua lasaitasunez eramatea eta, beraz, bisitaldiak bertan behera gelditzen dira.
Bilbora behin itzuliz gero, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek eta jokalariak berak prentsaurrekoa eskainiko dute.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK