Athletic Club

Jose Maria Nuñez epaitegietan eskatzen dio berriro 250.000 euro Athletic Cluberi eta erakundeko presidenteari

Jose Maria Nuñez epaitegietan eskatzen dio berriro 250.000 euro Athletic Cluberi eta erakundeko presidenteari

Athletic Cluberi eta Fernando Garcia Macua, erakundeko presidenteari epaitegietatik jakinarazi dietenez, Jose Maria Nuñez enplegatu…

Athletic Cluberi eta Fernando Garcia Macua, erakundeko presidenteari epaitegietatik jakinarazi dietenez, Jose Maria Nuñez enplegatu ohiak , Erregu Helegitea aurkeztu du Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gizarte Aretoan, azaroaren 19an Gizarte Arloko Bilboko 8. aretoan kaleratu zuen epaiaren aurka. Horretan adierazten zen Klubek zein presidenteak ez zutela 250.000 €ko kopurua ordaindu behar kalte fisiko eta moralengatik; eta baita ere Nuñezen kontratuan jasotzen zen 900.000€ko blindatze klausula presidenteak ez zuela ordaindu behar.

Blindatze klausulari zegokion kopurua kobratu eta gero, zergak kenduta, Nuñez jaunak Erregu Helegitea aurkeztu du Athletic Clubek eta Fernando Garcia Macuari 250.000€ eskatuz kalte morala eta fisikoengatik. Halaber, eskatzen du erakundeko presidenteak elkartasun erantzuna eman dezala klubarekin batera blindatze klausula ordaintzean.

Zuzendaritza Batzak deitoratu egiten du Nuñez jaunak emandako pausoa eta Athletic Cluben blindatzeekin amaitzeko, eta baita ere gardentasun, zorroztasun, zentzutasun eta zintzotasunetik at dauden kontratu eta kudeaketa jarduerekin amaitzeko eta Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gizarte Aretoan defendatuko dituela Athletic Cluben interesak eta baita beharrezkoak izango diren toki guztietan, batez ere interes horiek xoxak irabazteko soilik baldin badira.