Athletic Club

Pitxitxiri buruzko erakusketa Garaikur Aretoan

Pitxitxiri buruzko erakusketa Garaikur Aretoan

Bihar, urtarrilaren 26 larunbata, Pitxitxiri buruzko erakusketa berri bat aurkeztuko da, Athletic Cluben Garaikur Aretoan…

Bihar, urtarrilaren 26 larunbata, Pitxitxiri buruzko erakusketa berri bat aurkeztuko da, Athletic Cluben Garaikur Aretoan (San Mamesen 26. atea).

Ikusgai izango dira Rafael Moreno ‘Pitxitxi’ren erabilera pertsonaleko zenbait objektu, eta bere garaiko beste batzuk. Adibidez, argazkiak, berak irabazitako dominak, futbolari karneta, bere omenaldi partidako kartela, eta izar zuri-gorri honen heriotzaren berri ematen duten egunkariak…

Agertzen den materialak duen berezko balioaz gain, erakusketa honen ezaugarri garrantzitsuena, jarraitzaile batzuengandik jasotako laguntzan datza, nahitaezkoa izan dena, eta gainontzeko zaletuei zuzentzeko interes hutsaz eskeini dizkigute. Pieza hauek utzitakoak edo emandakoak izan dira, eta etorkizuneko Athletic Cluben Museoan ere egongo dira.

Horrela eskertu beharrekoak ditugu: Arantza / Eli Zubizarreta, Elixabete / Silvia Echevarria, Conchita Cabieces, Fernando Etxebarria, Juan Miguel Moreno Lombardero, Elena Tuduri, Luken Vidal eta Patxi Sesumaga.

Beraiei, eta Museo zuri-gorriari lagundu dioten guztiei, eskerrik asko.