Athletic Club

Athletic Club Zaragozan dago

Athletic Club Zaragozan dago

Athletic Clubeko espedizioa Zaragozan dago jada. Zurigorriak 16:45ean irten dira autobusez Lezamatik eta 20:20an heldu…

Athletic Clubeko espedizioa Zaragozan dago jada. Zurigorriak 16:45ean irten dira autobusez Lezamatik eta 20:20an heldu dira NH Gran Hotelera, Santiago Ansareo batzakidea buru zela eta hiriko sarreretako auto iladak pairatu eta gero.

Bertan zale askoren presentzia nabarmena izan da eta hauekin batera Koldo Agirre eta Jose Mari Argoitia zeuden peñen ekitaldi batean gure kluba ordezkatuz.

Ostean Aitor Ociok eta David Cuellar autografoak sinatu dituzte horretarako prestatu den aretoa leporaino bete duten zaleentzat. Bederatzietan afaldu dute zurigorriak eta dagoeneko euren logeletan daude bihar Zaragozaren aurka jokatu behar duten partidaren zain.