Athletic Club

Athletic markako produktuak zokotik atera eta Italiara iritsi dira

Athletic markako produktuak zokotik atera eta Italiara iritsi dira

(Agiri hau Italiako Lehoiak Taldeak bidali du)Italia da Iberiari penintsulatik kanpo (Euskadi, Estatu Espainiarra, Andorra)…

(Agiri hau Italiako Lehoiak Taldeak bidali du)

Italia da Iberiari penintsulatik kanpo (Euskadi, Estatu Espainiarra, Andorra) Athletic markako produktu ofizialak salgai dauden lehen herrialdea.

Walk on denda fisiko (Milanen dagoena) eta birtualak (www.walkonmilano.com) futboleko produktu ofizialak saltzen ditu, eta zenbait produktu zurigorri hartu berri ditu, hala nola, taldearen lehen jantzia (zurigorria), bigarrena (beltza lehoiarekin), polo modelo bat, bufanda modelo bat eta txano bat.

Walk On eta Athleticeko sail komertzialaren arteko lehen harremanak Lorenzo Barnierori esker egin ziren, Leones Italianos peñako kidea eta zuzendaritzako kidea, baina materialaren inportaziorako lanik handiena Andrea Iacazzi-k egin du (gogoratu Italian Andrea gizonezkoen izena dela), Walk On-en jabe eta futbol kamiseten bildumari historikoa.

Italiako peñako kideen satisfazioa oso handia da. «Gure peñak ehun kide inguru ditu – azaldu du Emiliano Gabrielli taldeko presidenteak- baina Italian Athletic zale eta jarraitzaile asko dago. Gure kideek Athleticeko material ofiziala beste peñen bidez eskuratzen zuten, Bilbora egindako bidaietan eta eskatzen zietenentzat materiala erosten zuten. Baina peñako kide ez diren pertsona ugarik idatzi digu azken urte hauetan gure web orriaren bidez eta Italian Athleticen jantziak nola lor zitezkeen galdetzen ziguten. Beti erantzun behar izan genuen ez zela posible, baina orain gauzak aldatu egingo dira. Gure web orriko lotura batek zuzenean Walk On-en web orria bidaliko ditu, baita bere eredua jarraitzen duten beste batzuengana ere.»

«Italia da Euskaditik eta Penintsula Iberiarretik kanpo Athleticen produktu ofizialak inportatzen dituen lehen herrialdea eta horrek argi uzten du italiar askok Bilboko clubarengatik sentitzen duten maitasuna, eta Italian bizi den euskaldun gisa badakit zertaz ari naizen – gehitu du peñako idazkari den Igor Santos -.»

« Espero dugu Italia ez izatea azken herrialde ‘atzerritarra’ Athleticeko produktuak inportatzen, amaitu du Simone Bertelegni, peñako presidente ordea-. Athletic Marka clubak albo batera utzi ezin duen baliabidea da. Baliteke zaila izatea nazioartean inportatzaile sarea sortzea, baina fruituak eman ditzakeen inbertsioa izan daiteke: Pentsatzen dut Athleticek askoz gehiago kobratzen duela berak egindako produktuak saltzeagatik, eta ez beste enpresa batek egin eta saltzen baditu. Gainera, Athletic Marka besteak baino etikoagoa iruditzen zait, izan ere, batzuk Hirugarren Munduko herrialdeetan egiten dira mendebaldeko estandarrentzat lan baldintza tamalgarriekin.
Etorkizunean – ahal bada berehala- ez legoke gaizki euskaldun komunitate handiak dituzten herrialdeetan Athleticeko produktuak saltzea, hala nola, Hispanoamerika, AEB, Alemania, Belgika, beste batzuen artean. Espero dut Athleticek bere produktuen esportazio prozesuak erraztea. Hala, Athletic marka errentagarriagoa izango litzateke eta ez litzateke beharrezkoa izango kamiseta zurigorria “zikinduko” duen laguntzaile batek bidez dirua biltzea, aipatu izan diren kopuru baxuak kontuan hartuta.»