Athletic Club

Arduraz jokatzea eskatzen du Athletic Clubek adin txikikoei buruz informatzean

Arduraz jokatzea eskatzen du Athletic Clubek adin txikikoei buruz informatzean

Arduraz jokatzea eskatzen die Athletic Clubek hedabideei adin txikikoei buruz informatzean, batez ere, guri dagokigunez,…

Arduraz jokatzea eskatzen die Athletic Clubek hedabideei adin txikikoei buruz informatzean, batez ere, guri dagokigunez, Klubeko behe mailako talde ezberdinetan diharduten jokalariei buruz. Beren dohai fisiko zein teknikoak erabakiorrak dira Lezaman eta honen menpean daude kirol egituretan sartzeko eta inolaz ere euren azalaren kolorea, sinismena edota ideologia.

Gurea bezalako gizartean, gero eta zabalago, futbolarekin inolako harremana duten ezaugarriak azpimarratzea eta are gehiago adingabekoei buruz ari bagara, eragin negatiboa eduki dezake euren hezkuntza zein bilakaera pertsonalarengan.

Beraz, Athletic Clubek “Kazetaritza estilo eskuliburua” errespetatzea eskatzen die hedabideei, 2000ko apirilean Euskalduna Jauregian Bizkaiko Kazetarien Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Harresiak Apurtuz Euskadiko GKE-ren Koordinakundeak, Arartekoren begiradapean, sinatu zutena. Honen aurkezpenean jasotzen denez, beharrezkoa da oso normalkuntzari begirako ahalegina “pertsona hauen giza balorazioa kaltetu ditzaketen estereotipoak eta hitzak baztertzen” eta, bide batez, gizarteak berak eskatzen duen normalizazio ondorioa sortzen.

Athletic Clubek bere proiektuaren sen integratzailea azpimarratu gura du eta oinarri hauek gureak egiten ditugu eguneroko jardunean, Instituzio honi dagozkion balore eta filosofia errespetatuz.