Athletic Club

Athletic Club Almerian dago

Athletic Club Almerian dago

Athletic Clubeko espedizioa Almerian dago martxoaren 2an jokatuko den Ligako partida prestatzeko. Arratsaldeko seiretan irten…

Athletic Clubeko espedizioa Almerian dago martxoaren 2an jokatuko den Ligako partida prestatzeko. Arratsaldeko seiretan irten da hegaldia Bilboko aireportutik, Joseba Intxaurraga presidente ordea, Carlos Del Campo eta Santiago Ansareo batzakideak buru zirela. Hauekin batera hainbat kazetari eta zale egon dira hegaldian.

Zazpirak eta laurdenetan heldu da espedizioa Almeriako aireportura, bertan eguneko lehendabiziko harrera beroa hartu dutela. Zortzirak baino zertxobait lehenago zeuden NH Ciudad de Almeria Hotelean, dozenaka zale zain zeudelarik.

Ostean eta afaldu baino lehen Armandok eta Ustaritzek sinadura ekitaldia izan dute ia ordubetez bertaratu diren ehun eta berrogeita hamar inguru zaleekin.