Athletic Club

Itsas urdina izango da bigarren kamiseta 2008/2009 denboraldian

Itsas urdina izango da bigarren kamiseta 2008/2009 denboraldian

Itsas urdina kolorea aukeratua izan da Athletic Clubeko bigarren kamisetarako 2008/2009 denboraldiari begira hilabetez gure…

Itsas urdina kolorea aukeratua izan da Athletic Clubeko bigarren kamisetarako 2008/2009 denboraldiari begira hilabetez gure web orrialdean egindako bozketaren ostean. Urtarrilaren 25ean iragarri zen moduan aukera anitz egon dira kolorea hautatzeko eta 21.113 izan dira bere bozka eman dutenak.

Iritzi guztien artean urdina izan da nagusi, 10.825 bozka zehazki (5.749 itsas urdina eta 5.076 frantziar urdina; %51,27) berdearen aurretik (5.111; %24,21). Gainerakoen artean gorriak 2.561 atxikimendu jaso ditu (% 12,13) 1.585 beste edozein kolorek (%7,51) eta 1.031 zuriak (% 4,88). Kamiseta barriak oraingo beltza ordezkatuko luke, hiru urtetan behin egiten den prozesuari jarraituz.