Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Joseba Garmendia: Traumatismo burezur-entzefaloan. Igandeko partidan traumatismo burezur-entzefaloan sufritu zuen, astinketa arinarekin. Bart TACen bitarteko…

Joseba Garmendia: Traumatismo burezur-entzefaloan. Igandeko partidan traumatismo burezur-entzefaloan sufritu zuen, astinketa arinarekin. Bart TACen bitarteko azterketa egin zitzaion San Sebastian eritetxean eta emaitzak normalak izan ziren. Berrogeita zortzi orduko atsedena gorde beharko du.

Armando Ribeiro de Aguiar: Kolpea eskuin begian.
Bihar, martitzenean, martxoaren 25ean, azterketa oftalmologiko berri bat egingo zaio.

Iban Zubiaurre: Zartadura ezker belauneko alboko barne lotailuan.
Jokalariak zartadura arina dauka ezker belauneko alboko barne lotailuan. Fisioterapia jasotzen du eta gimnasioan egiten du lan.

Luis Prieto: Gainkarga ezker popliteo hutsunean. Fisioterapia jaso du jokalariak bere ezker belauneko atzeko barne gunean, ondoeza sentitu baitu bertan azken egunotan.

Aitor Ocio: Tendinitisa ezker bizeps femoralean.
Fisioterapia jasotzen du eta gimnasioan egiten du lan.

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean.
Bere sendatze prozesua segitzen du.

Roberto Martínez “Tiko”: Artroskopia ezker belaunean.
Bere sendatze prozesua segitzen du.


ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK