Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago bidaia luze baten ostean. Lezamatik lauretan irten dira zurigorriak eta…

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago bidaia luze baten ostean. Lezamatik lauretan irten dira zurigorriak eta bostetan hegazkinez Bilboko aireportutik. Bi orduko bidaiaren ostean zain zeukaten klubeko autobusa aireportuko pistan bertan, 19:20ean abiatu dira Punta Umbriarantz eta 21:00etan helduko bertako Barcelo Hotelera, Jorge Alejandre, Emilio Prieto eta Santiago Ansareo batzakideak buru zirela.

Atarian eta barruan ere zale asko zegoen zain, baina ezin izan da sinadura ekitaldirik egin, oso berandu iritsi baita taldea. Gainera, denbora luze itxoiteaz gainera, hainbat gorabehera egon dira sarrera zaintzen ari ziren goardia zibilekin.

Azkenik, eta klubeko gestioak direla medio, Lepeko peñakideak sartu ahal izan dira hotelera Fernando Amorebieta jokalariari tarta bat oparitzeko asmoz, haren urtebetetzea zela eta. Web orrialdetik zaleei emandako ongi etorria eskertu gura die Athletic Clubek eta barkamena eskatu sinadura ekitaldia bertan behera uzteagatik.