Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Pablo Orbaiz: Lesioa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean. Huelvan atzo jokatu zen partidan lesioa izan zuen…

Pablo Orbaiz: Lesioa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean.
Huelvan atzo jokatu zen partidan lesioa izan zuen eskuin koadrizepsean eta zelaia utzi behar izan zuen. Erresonantzia Magnetikoa egingo zaio asteazkenean zauriaren nondik norkakoak ezagutzeko.

Javier Martínez: Amigdalitisa.
Infekzio-amigdalitisa gainditzen ari da. Gauzak dagoen moduan segituz gero, asteazkenean bat egingo du gainerako taldekideekin.

Joseba Etxeberria: Lunbalgia zorrotza.
Huelvan atzo jokatu zen partidan lunbalgia zorrotza izan zuen. Atsedenean dago eta fisioterapia jasoko du.

Iban Zubiaurre: Zartadura ezker belauneko alboko barne lotailuan.
Lan gehiago egiten du fisioterapia jasotzeaz gain. Arazorik gabe.

Luis Prieto: Gainkarga ezker popliteo hutsunean.
Lan gehiago egiten du eta aste bukaeran aztertuko da gainerako taldekideekin entrenatzeko aukera.

Aitor Ocio: Tendinitisa ezker bizeps femoralean.
Lan gehiago egiten du fisioterapia jasotzeaz gain. Aste bukaeran aztertuko da gainerako taldekideekin entrenatzeko aukera.

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean.
Lasterka iraunkorra eta igerilekuan lan egiteari ekin dio, gimnasioan lan egiten du fisioterapia jasotzeaz gain.

Roberto Martínez “Tiko”: Artroskopia ezker belaunean.
Lan gehiago egiten du erantzun onarekin. Arazorik gabe. Aste bukaeran aztertuko da gainerako taldekideekin entrenatzeko aukera.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK