Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago. Taldea 18:00etan irten da Bilboko aireportutik eta berrogeita hamar…

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago. Taldea 18:00etan irten da Bilboko aireportutik eta berrogeita hamar minutuko hegaldiaren ostean A Coruñako aireportura heldu da Fernando Garcia Macua presidentea burua zela eta zuzendaritza batzako hainbat kide eta zalerekin batera. Hortik autobusez abiatu dira NH Atlantico Hotelera 19:35ean ehundaka zaleren harrera beroa bezain zaratatsua jasotzeko.

Hotelean bertan Iraolak eta Koikilik autografoak sinatu dituzte eta argazkirako ipini dira ia ordubetez Gurpegi eta Athleticen aldeko oihuen artean. Espediziokideek 21:00etan izan dute afaria eta jada logeletan daude. Eguraldia ona da Galizan.