

Ostegunean, apirilaren 3an, Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames, 26. atea), pasa den igandean, martxoaren 30ean hain zuzen ere, bete zen Klubeko himno ofizialaren 25. urtemuga dela eta, “Ereserki baten historiak” erakusketa inaguratu da. Bertan mende luze bat baino gehiagoz Athletic lagundu duten kanten sormena eta bilakaera jasotzen da.
Ekitaldi honetan ere “Athleticen kantak. Un siglo de canciones rojiblancas” diska aurkeztu da. Klubek prestatutako erakusketa egiteko egin den ikerketa lanaren bitartez, Athletic Clubarekin harremana duten hamalau kanta jasotzen dira.
Inaugurazioaren ekitaldian parte hartu dutenen artean, honako hauek ala euren senitartekoak egon dira: Antton Zubikarai, Carmelo Bernaola, Goyo Nadal, Timoteo Urrengoechea, Kepa Junkera, Los 5 bilbainos, Indarra, La Otxoa eta M.C.D-k. Hauetaz gain, ordezkari instituzionalak, Euskal Herriko Meatzaritza Museoaren ordezkariak, Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentearekin batera, batzakideak, lehen taldeko teknikari zein jokalariak eta Jokalari Ohien ordezkariak egon dira.
Aurrekoarekin lotuta eta Espanyolen aurkako partidaren atarikoetan Bilboko Udal Bandak eta Txistularien Bandak Athleticeko himnoa joko dute bere estreinaldiaren 25. urtemuga dela eta. Oro har, 47 musikari irtengo dira San Mamesera Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean.



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.