Athletic Club

Athletic Club-Aviron Bayonnais hitzarmena

Athletic Club-Aviron Bayonnais hitzarmena

Athletic Clubek eta Aviron Bayonnais F.C.-k lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, 2008ko apirilaren 17an, uztailaren…

Athletic Clubek eta Aviron Bayonnais F.C.-k lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, 2008ko apirilaren 17an, uztailaren 1az geroztik indarrean sartuko dena eta hiru urteko iraupena izango duena.

Fernando Garcia Macua eta Manuel Merin klubotako presidenteek sinatu berri duten akordioaren arabera, Athletic Clubeko presentzia hedatuko da Iparralden, guneko talentu gazteen behatzeko eta jasotzeko aukerak gehituz.

Aviron Bayonnais eta guneko gainerako klubek euskarri teknikoa izango dute Athletic Cluben aldetik.

Halaber, instituzio biek hainbat lagunarteko partida jokatuko dute hiru urte hauetan.

Hitzarmena maiatzaren 14an aurkeztuko da ofizialki Baionan eta, horrez gain, akordioa ixteko ekitaldien barne, Athletic Clubeko lehen taldeak eta Avironek lagunarteko partida jokatuko dute 18:30etatik aurrera “Didier Deschamps” futbol zelaian.