Athletic Club

Yeste, bizpahiru asteko baja

Yeste, bizpahiru asteko baja

Fran Yeste: Eskuin orkatilako lotailuaren zartadura.Fisioterapia jasotzen du. Bizpahiru asteko baja pairatu beharko du. Gorka…

Fran Yeste: Eskuin orkatilako lotailuaren zartadura.
Fisioterapia jasotzen du. Bizpahiru asteko baja pairatu beharko du.

Gorka Iraizoz: Haustura miotendinosoa eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean. Sendatze prozesua segitzen du. Berezko ariketak egiten ditu eta eta gero eta lan gehiago egiten du.


Pablo Orbaiz: Haustura miofibrilarra eskuin hankako aurreko zuzenean. Artropatia eskuin orkatilan.
Bere sendatze prozesua segitzen du.

Iñaki Muñoz: Lesioa eskuin bizeps femoralean.
Lasterka iraunkorra egiteari ekin dio eta baloia ikutzen du.


Aitor Ocio: Tendinitisa ezker bizeps femoraleko tendoian.
Lan gutxiago egiten du ezker hankako bizeps femoralean duen ondoeza hobetzeko asmoz.

Asier del Horno: Gainkarga eskuin hankako bikian.
David Cuellar: Kolpea ezker berna-hezurrean.
Normaltasunez ari dira lanean.


ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK