Athletic Club

Athletic Club Madrilen nago

Athletic Club Madrilen nago

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago, bihar Real Madrilen aurka jokatzeko. Arratsaldeko 18:00etan irten da hegazkinez…

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago, bihar Real Madrilen aurka jokatzeko. Arratsaldeko 18:00etan irten da hegazkinez Bilboko aireportutik eta zazpirak baino zertxobait lehenago heldu da Barajasera, Fernando Garcia Macua presidentea buru zela. Hotelerako bidean espediziokideek Marcaidaren heriotzaren berri jaso dute.

Egun osoan protagonismoa Carlos Gurpegirena izan da eta begirada guztiak bere gain ipinita daude. NH Abascal Hotelera iristean kamara asko segitu dute bere ibilbidea eta asko izan dira bertaratu diren zaleak animoak emoteko. Gainerakoekin batera abiatu da afaltzera eta jada bere logelan dago Tikorekin batera.

Halaber, Javi Martinezek saria jaso du El Bombin Peñaren eskutik eta Luis Prietok eta Tikok autografoak sinatu dituzte bertaratu diren ehun baino zale gehiagorentzat.