Athletic Club

Gaizka Toqueroren fitxaketa

Gaizka Toqueroren fitxaketa

Athletic Club, SD Eibar eta Gaizka Toquero Pinedo jokalariak bi denboraldiko akordioa sinatu dute, hau…

Athletic Club, SD Eibar eta Gaizka Toquero Pinedo jokalariak bi denboraldiko akordioa sinatu dute, hau da 2010eko ekainaren 30era arte, gure erakundeko jokalaria izateko. Bertan jasotzen denez, jokalariak denboraldiaurrea egingo luke Athletic Clubeko lehen taldearekin eta gure erakundeak abuztuaren 15ean erabaki beharko luke berarekin segitu ala Eibarren jokatzeko lagatu gisa. Kasu hau gauzatuko balitz, Athletic Clubek jokalaria berreskuratzeko aukera izango luke 2009ko urtarrilean ala 2008/2009 denboraldiaren amaieran. Aurkezpenaren eguna zehaztean jakinaraziko da.