

Bernardo Requena, indarreko prestakuntza fisikoaren arloan lehen taldeko organigraman laguntzaile moduan parte hartuko duenak, Lezamako instalazioak ezagutu ditu Josean Lekue Zerbitzu Medikoen arduradunaren eskutik. Bertako arduradunak, gainerako partaideak eta sendatze prozesua segitzen duten Gorka Iraizoz eta Pablo Orbaiz ere agurtu ditu.
Requena (Granada, 77-08-28) futbolera itzuli da “batik bat Athletic leku ezberdina delako, kalitatea eta lana lehentasuna dutelako, edozein profesionalek bere lana gustora egiteko baldintza guztiak dituelako. Gainera instalazioak asko gustatu zaizkit, batik bat kokalekuarengatik, ezinobea baita lan ona egiteko. Pertsonalki ere lan giro ona dakusat”.
Haren lanari buruz zerau dio Requenak: “Indar eta abiadurarekin harremana duen guztia da, Javier Reyesen lanarekin koordinatuta jakina, baina lan ere egingo dut Zerbitzu Medikoekin batera lesioak ekiditzeko plangintzan”.
Azken urteotan futbolerako prestakuntza fisikoan gertatu diren aldaketez jabetu da: “Egia da asko aldatu dela. Nekearen aurrean erresistentzia da osagarri garrantzitsua futbolean, baina ekintza erabakiorretan abiadura da emaitza markatzen duena eta futbolean gero eta gauza gehiago egiten da tarte labur batetan. Indarraz ari garenean ez dugu gimnasioan egiten den lanarekin derrigorrez lotu behar, lan mistoa egingo dugu, gimnasioan eta baita zelaian ere. Abantaila daukagu, barruko pabilioian egin dezakegu eta.
Requenaren ustez “lan garrantzitsua egin daiteke klub honetan, profesionalen kalitatea kontuan hartuta eta lanerako dauden bitartekoak kontuan hartuta. Gainera, behe mailako taldeetan lan eremu zabala dago, asko egiteke eta hobetzeko”.
Granadako Unibertsitatean lizentziatua, Estoniako Tartuko Unibertsitatean osatu zuen doktoregoa, tesia irakurri eta eurekin ari da egiten hainbat ikerkuntza lan. Ikasitakoa Sevillan ipini zituen martxan 2004/2005 (Joaquin Caparros entrenatzailea zela) eta 2005/2006 denboraldietan (Juande Ramos entrenatzailea zela). Hortik ikerkuntzara berriro ere, nahiz eta banan-banako lana egin duen Sergio Ramos eta Julio Baptista bezalako jokalariekin.
Lehen taldeko teknikariak, zerbitzu medikoak, Orbaiz, Iraizoz eta Ocio (Sevillan denboraldi bat egon zen harekin) eta Julen Masach ezagutzen ditu eta baita bi urtez koordinatzaile nagusia izan zen Luis Fradua ere, Requenak berak bi urtez egin baitzituen Luis Fraduaren ordezko lanak unibertsitatean, hots, gurean egon zen bitartean.



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.