Athletic Club

VI European Supporters Cup

VI European Supporters Cup

Peñen Elkarteko jokalarien selekzio batek, Athletic Club-en ordezkari dena, European Supporters Cup-en seigarren edizioa, Kataluniako…

Peñen Elkarteko jokalarien selekzio batek, Athletic Club-en ordezkari dena, European Supporters Cup-en seigarren edizioa, Kataluniako Sant Joan Despí herrian egin dena, irabazi du aurreko asteburuan. Honela, athleticzale konbinatuak Txapelketa honetan duen palmaresa ondu du: hiru aldiz parte hartu du eta titulu bi eta txapelketaorde bat lortu ditu.

Aurreko fasean Athleticek B Multzoko lehenengo postua erdietsi zuen Manchester City-ri 1-0 eta Levanteri 3-2 irabazi, eta Atlético Madrilekin husna berdindu ostean. Defentsa-lana eraso-lanari nagusitu zitzaion txapelketaren azken aldian, izan ere, asko ziren jokatutako partidak, eta nekeak berebiziko eragina izan zuen jokalariengan.

Finalerdietan Inglaterrako Chelsea izan zuen aurrez aurre Athleticek; txapelketako faboritoak ziren ingelesak, baina norgehiagoka bizi baten ostean (0-0), burua makurarazi zieten zurigorriek penalti jaurtiketetan

Emaitza bera izan zen final handian; hantxe, Athleticek bertoko taldearekin, San Pancraciorekin alegia, jokatu zuen. Kataluniarra talde errebelazioa zen, hala ere, zurigorriak nagusi agertu ziren berriz ere penaltietan eta kopa bikain eraman zuten, duela orain hiru urte bezala, Angel Nogales zena zuzendari teknikoa zela.

Nabarmentzekoa da Jesús Aparicio atezain bizkaitarraren jarduna: penalti-txanda bietan, zazpi penaltitatik bost gelditu zituen, gelditu ere.

VI. European Supporters Cup,(“Progreso Carrasco I Memoriala”) honetako sari banaketan, Athleticen ordezkaria den taldeko kapitain eta entrenatzaileak, Txema Castaños, gogoan izan zuen hitzez eta bihotzez Angel Nogales zena, benetan pertsona maitagarria, sekulako itzala utzi zuena Peñen Elkarteko konbinatuan.