Athletic Club

Joseba Del Olmo fitxatu du Athletic Clubek

Joseba Del Olmo fitxatu du Athletic Clubek

Athletic Clubek eta Eibar Kirol Elkarteak akordio batera heldu dira gaur, maiatzaren 12an, ostegunean, Joseba…

Athletic Clubek eta Eibar Kirol Elkarteak akordio batera heldu dira gaur, maiatzaren 12an, ostegunean, Joseba Del Olmo Garciaren lekualdatzea gauzatzeko. Jokalari barriak kontratua sinatuko du 2009ko ekainaren 30era arte, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Bere ezeztapen klausula 20 milioi eurokoa izango da.

Jokalariaren aurkezpen ofiziala datorren astean egingo da, Eibar Kirol Elkarteak BIgarren A Mailako azken partida jokatu behar baitu oraindik.

Joseba del Olmo Garcia
Barakaldo, 1981-06-20

1997-98 Sporting Lutxana juvenil
1998-99 Sporting Lutxana (Lehentasunezko Errejionala)
1999-00 Sporting Lutxana (Lehentasunezko Errejionala)
2000-01 Arenas (Hirugarren Maila)
2001-02 Arenas (Hirugarren Maila)
2002-03 Lemona (Hirugarren Maila)
2003-04 Lemona (Hirugarren Maila)
2004-05 Barakaldo (Bigarren B Maila, 30 partida, 3 gol)
2005-06 Barakaldo (Bigarren B Maila, 31 partida, 5 gol)
2006-07 Sestao (Bigarren B Maila, 36 partida, 9 gol)
2007-08 Eibar (Bigarren A Maila, 33 partida, 5 gol)