Athletic Club

Bilboko Zientzia Medikoen Akademian izendapenak

Bilboko Zientzia Medikoen Akademian izendapenak

Hurrengo ekainaren 17an, asteartean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Bilboko Zientzia Medikoen Akademian kide barrien izendapen…

Hurrengo ekainaren 17an, asteartean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Bilboko Zientzia Medikoen Akademian kide barrien izendapen ekitaldia burutuko da. Halaber, Kirol Medikuntzaren atal barriaren presidentea ere izendatuko da, kasu honetan Josean Lekue, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen arduraduna izango dela.

Ekitaldi berberan Akademiak hainbat instituziorekin itxi berri dituen hitzarmenen sinadura ekitaldia ere egingo da. Berauen artean Athletic Club ere badago, joan den ekainaren 6an Ibaiganen eginiko prentsaurrekoan azaldu zen bezala.