Athletic Club

Hondartza futboleko txapelketaren azken txanpa

Hondartza futboleko txapelketaren azken txanpa

Domekan, ekainaren 15an, Sopelako Arrietara hondartzan jokatu da Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren II…

Domekan, ekainaren 15an, Sopelako Arrietara hondartzan jokatu da Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren II Txapelketaren azken fasea.

Finalerdiak 09:00etan izan dira benjamin eta kume mailetan. Ostean, 11:00ean finalak jokatu dira.

Finalak jokatu ondoren, Athletic Cluben jokalari ohien taldea, erakustaldi partida jokatu du hondar lehorrarekin prestatu den zelaian, harmailak eta guztiz.

Finalak ikusteko eta sariak banatzeko, ordezkaritza zabala eroan dute Athletic Clubek eta Sopelako Udalak.

Ekitaldia jai giroan ospatu da eta horretarako puzgarriak, trebetasun jokoak, 4x4ko partidak hondar lehorrean eta umeentzako jokoak, besteak beste, aurki ditzakete Arrietarara hurbildu direnek.