Athletic Club

Crocs-Athletic Club marka lankidetza akordioa

Crocs-Athletic Club marka lankidetza akordioa

Athletic Club markak eta Crocs™k lankidetza akordioa itxi dute munduan ospea duen oinetako enpresak klubeko…

Athletic Club markak eta Crocs™k lankidetza akordioa itxi dute munduan ospea duen oinetako enpresak klubeko lehen taldeko teknikari eta jokalarientzako materiala eman dezan.

Athletic Clubeko jokalariek eta teknikariek crocs janzten dute jada.

Crocs enpresak, azken lau urteotan munduko oinetakogintzan berritzaileena izan dena diseinu eta eragin terapeutikoengatik, bere aukera zabaldu du bezeroen onespena bereganatzeko dituen ezaugarriak mantenduz.
Bere sekretua: erosotasuna eta originaltasuna uztartzea adin guztietarako.

Labainkadak ekiditzen ditu, iraunkorrak dira bakteria eta usainaren eraginaren aurrean, modelo guztiek aireztapen irekidurak dituztelako. Modelo asko dago, mantenimendu erraza daukate ura eta xaboiez garbitzen dira eta. Deformaezinak dira, marka uzten ez duen zolarekin eginak eta oin guztietara egokitzen dira. Croslitek, fabrikazio prozesuan erabiltzen den errexina, usain txarra sortzen duten partikulak ezabatzen ditu, arina da oso eta gogorra trinkotzearen aurrean, bizitza osorako malgutasuna berreskuratuz. Konfortaren maitaleentzat alternatiba dira, erosotasuna eta abangoardiazko diseinua uztartuz.