Athletic Club

2008-2009 denboraldiaurrea (VIII)

2008-2009 denboraldiaurrea (VIII)

Athletic Clubeko lehen taldeak froga medikoak izango ditu uztailaren 8an eta 9an. Uztailaren 8an Joaquin…

Athletic Clubeko lehen taldeak froga medikoak izango ditu uztailaren 8an eta 9an. Uztailaren 8an Joaquin caparros entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du Lezamako prentsa aretoan 12etan. Hedabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte uztailaren 8an Lezaman, 10:00etatik aurrera, froga batzuk kanpoan egingo dira eta.

Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek lan saioei ekingo diete uztailaren 10ean Huelvako egonaldiaren hasierarekin batera. Jokalariek adierazpenak egingo dituzte uztailaren 10ean, ostegunean, 10:30etatik aurrera Bilboko aireportuan eta uztailaren 26an, larunbatean, Bilboko aireportuan taldea etxera itzultzen denean, oraindik zehazteke dagoen ordutegian.

Lan saioen eguneroko informazioa Athletic Clubeko web orrialdean, www.athletic-club.net, egongo da eskura.

Halaber, honako hauek izango dira jokatuko diren lagunarteko partiden ordutegia: San Roque-Athletic Club, uztailak 18 Lepen, 20:30ean eta Ayamonte-Athletic Club, Ayamonten uztailak 19, 21:00etan.