Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Isla Canelan dago

Athletic Clubeko espedizioa Isla Canelan dago

Athletic Clubeko espedizioa Isla Canelan dago eta gaur, ostegunean, uztailaren 10ean, bere lehendabiziko lan saioa…

Athletic Clubeko espedizioa Isla Canelan dago eta gaur, ostegunean, uztailaren 10ean, bere lehendabiziko lan saioa egin du 20:00etatik aurrera bertako futbol zelaian. Ordu eta laurden aritu dira Caparrosen mutilak. Lasterka iraunkorra egin ostean, hainbat ariketa prestatu ditu Luis Llopisek atzezainentzat eta gainerakoen lana baloia erabiliz osatu da. Horrelako ariketa batean ondoeza sentitu du Guarrotxenak eta lan saioa utzi behar izan du. Ostiralean erresonantzia magnetikoa egingo zaio. Hurrengo lan saioa goizeko 07:45ean izango da golf zelaian, fisikoa erabat.

Aurrez aurretik, atzerapenez ekin diote egonaldiari zurigorriek, Bilboko aireportutik 12:00etan irteera zuen hegaldiak 13:30ean abiatu delako Portugaleko Faro hirian dagoen aireportura. Hiruretan heldu da hegazkina Alvargera eta hortik klubeko bi autobusetan abiatu dira espedizioaren partaideak Iberostar Isla Canela Hotelera bostak pasata iristeko hainbat kazetari, zale eta turista zain zeudela.

Hotelean bazkaldu ostean geletara abiatu dira zurigorriak eta, esan bezala, 20:00etan dute 2008-2009 denboraldiko estreinaldiko lan saioa.