Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 13

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 13

Athletic Clubek ekin dio egunari denboraldiaurreko lan saiorik gogorrenarekin. Golf zelaira abiatu dira autobusez 7:30ean…

Athletic Clubek ekin dio egunari denboraldiaurreko lan saiorik gogorrenarekin. Golf zelaira abiatu dira autobusez 7:30ean eta ordu laurden beranduago taldea bi zatitan banatu da: atezainak futbol zelairantz joan dira eta gainerako jokalariak lasterkari ekin diote. Serie batzuk egin ostean, bakoitza ia bi kilometrokoa, aldapetan egin dituzte gora eta behera etengabe. Orain arte ohikoa den legez, hondartza eta gimnasioaren artean banatuko dira jokalariak 11:30ean eta arratsaldez lan saioa egingo dute futbol zelaian.

Arratsaldeko lan saioan bi zelaiak erabili ditu Athletic Clubek. Beroketa ariketak egin ostean, jokalariak hainbat ariketa taktiko egin dituzte baloiarekin. Ohiko zelaian hamaika zortziren kontra ezarri ditu Caparrosek eta bigarren zelaian gainerako jokalariak aritu dira Luciano Martinen agindupean.

Eguerdian prentsa aretoan Fernando Garcia Macuak erantzun ditu honaino etorri diren kazetarien galderak.