Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 14

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 14

Lan saio hirukoitza izango du gaurkoan ere Athletic Clubeko lehen taldeak. Lehendabiziko egin du 7:45etatik…

Lan saio hirukoitza izango du gaurkoan ere Athletic Clubeko lehen taldeak. Lehendabiziko egin du 7:45etatik aitzina, ordu eta laurdenekoa, Isla Canelako golf zelaian, arlo fisikoa behin eta berriz landuz. Honetan Iker Guarrotxenak lasterka egiteari ekin dio berriz ere eta hotelean geratu dira Orbaiz eta Koikili. Atzezainak alboko futbol zelaian egon dira Luis Llopisen agindupean.

Hamaika t’erdietan gimnasioa eta hondartza izan dira protagonistak eta arratsaldean futbol zelaia. Biharkoan atseden eguna izango du lantaldeak indarrak berreskuratzeko eta hainbat min daukatenak sendatzeko.

Prentsa aretoan Bingen Arostegi, Gontzal Suances eta Joseba Etxeberria egon dira.