Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 16

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 16

Ohiko erritmoari eutsi diote Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek uztailaren 16an. Ordu t’erdiz egon dira…

Ohiko erritmoari eutsi diote Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek uztailaren 16an. Ordu t’erdiz egon dira abiadura eta iraupeneko serieak egiten gehienak golfeko zelaian eta beste guztiak alboko futbol zelaian, hau da, lau atezainak, Jonas, Muniain eta Aguerosekin aritu dira Llopis eta Delgadoren agindupean. Koikili eta Guarrotxenak lasterka iraunkorra egin dute Xabi Clementerekin.

Hamaiketan hasi da gimnasioan lana eta 12:00etan beste txanda bat antolatu da bertan. Prentsa aretoan Gurpegi eta Irazizoz agertu dira. Arratsaldez 18:45ean izan da lan saioa eta ordu t’erdiz baloia izan da nagusi. Lesionatu guztiak hobera doaz.