Athletic Club

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 20

Athletic Club Isla Canelan, uztailak 20

Taldeak 11:00etatik aurrera entrenatu da Isla Canelako futbol zelaian. Aritz Aduriz eta Joseba Etxeberriak ez…

Taldeak 11:00etatik aurrera entrenatu da Isla Canelako futbol zelaian. Aritz Aduriz eta Joseba Etxeberriak ez dute lanik egin, gainkarga txiki bana bait daukate. Gainerakoek teknika ariketak egin dituzte eta partidotxo bat jokatu zelaiko hiru laurdenetan.

Arratsaldean taldea bi multzotan banatuko da gimnasioan lan egiteko.

Jose Angel Iribar eta Juan Pedro Guzman, Alosno herrira joan dira gaur domekan 12:00etan erakusketa baten inaugurazioan parte hartzera.

Ostiralean, partidaren ostean, biak La Gabarra Peñaren egoitzara joan ziren bertako peñakideekin egoteko norgehiagoka dela eta antolatu zen ekitaldian parte hartzeko asmotan.