Athletic Club

Lehen taldearen aurkezpena. Bideoa

Lehen taldearen aurkezpena. Bideoa

Athletic Clubeko lehen taldearen aurkezpen ofiziala gaur uztailaren 29an, asteartean, egin da San Mamesen.Taldeak lan…

Athletic Clubeko lehen taldearen aurkezpen ofiziala gaur uztailaren 29an, asteartean, egin da San Mamesen.

Taldeak lan saioa egin du 17:30ean eta 20:00etan aurkezpen ofizialaren ekitaldia egin da. Sarrera doan izan da eta jende asko egon da San Mamesen.

Lantaldea eta zaleen arteko lotura sentimentala goratu gura du Athletic Clubek aurkezpen honekin, klubeko fitxaketa politika gogoratu eta denboraldiko helburua azpimarratzeaz gainera, hau da aurrekoan egindakoa hobetu.

Marra batzuk ikusiko dituzte zaleek San Mamesera sartu eta berehala, fluor-argiazko materialaz egindakoak eta baloiak zelaiaren albo batean, Euskal Herriko hainbat herri izendatuko dira (2 Bilbokoak, 1 Legutiokoak, 1 Eibarkoa…)

Baloien kokapenaren bitartez ezberdintzen gaituen datua ekarriko dugu gogora, hau da, harrobiko filosofia. Errealitate bakarra nazioarteko futbolean baina oraindik ere asko esatekorik duena.

Aldageletako tuneletik irten eta gero Athletic Clubeko himnoa entzutean, baloiek markaturiko auren jatorrizko lekuetara abiatuko dira jokalariak. Banan banan aurkeztuko dira eta haren izena entzutean kokalekua uztiko dute Bilboko arearantz zuzentzeko.

Denok batera Bilboko tokira iristean hauxe piztuko da era ‘harrigarrian’.