Athletic Club

Athletic Club Ingalaterran, abuztuak 1

Athletic Club Ingalaterran, abuztuak 1

Athletic Clubeko espedizioa Five Lakes hotelean dago jada eta 18:30etatik 20:00etara lan saioa egin du…

Athletic Clubeko espedizioa Five Lakes hotelean dago jada eta 18:30etatik 20:00etara lan saioa egin du bihar jokatuko den Charltonen aurkako lehia prestatzeko. Ordu t’erdiko lan saioa izan da eta zelai erdian jokaturiko partida izan da nagusi. Eguraldia ona izan da Maldonen entrenatzeko, hoteletik gertu, eguzkia eta hodeiekin, haizea noizean behin harrotzen den arren.

Biharko lagunarteko partidaren ostean, 15:00etan, hurrengo lan saioa izango da igandean goizez, arratsalderako gestioak egiten ari baitira espediziokideak Londonen Arsenal-Real Madril partida zuzenean ikusteko.

Eguerdian autobusez eginiko bidaia uste baino luzeagoa egin da, auto pilaketak eta istripu pare bat direla medio eta jokalariak zuzenean abiatu dira jantokira.

Goizez lasaiago joan dira gauzak eta ordu bat eta hogei minutuko hegaldiaren ostean ia espedizio kide guztiak heldu dira Gatwickeko aireportura, Susaetak hainbat arazo izan baitu bere dokumentazioarekin eta Alicantetik heldu da gaur bertan egonaldira, arratsaldeko lan saioan parte hartuz.