Athletic Club

Charlton Athleticek 0 Athletic Clubek 1

Charlton Athleticek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubeko espedizioa The Valley estadiumean dago. Charlton Athleticen aurka lagunartekoa jokatzeko. Goizean 10:30ean ordu…

Athletic Clubeko espedizioa The Valley estadiumean dago. Charlton Athleticen aurka lagunartekoa jokatzeko. Goizean 10:30ean ordu erdiko paseoa egin dute zurigorriek eta ostean bazkaldu dute. Hamabietan abiatu dira autobusez Londonera. Zerua grisa dago eta euri zaparrada bota dezake edozein unetan.

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du: Iraizoz; Iraola, Aitor Ocio, Amorebieta, Casas; Susaeta, Javi Martinez, Gurpegi, Yeste; Etxeberria eta Llorente. Aulkian Lafuente, Del Olmo, Ustaritz, David Lopez, Gabilondo, Koikili, Murillo, Iturraspe eta Aduriz egongo dira.

Charlton Athletic: Elliot, Semedo, Youga, Racon, Hudson, Fortune, Wagstaff, Shelvey, Varney, Gray eta Thomas. Aulkian Basey, Motauouakil, Faye, Christioe, Sam, Wright, eta Yussuf egongo dira.

Epailea L.Probert izango da eta M.Gerby eta G.Smith, laguntzaileak. Fernando Garcia Macua presidenteak, Juan Manuel Delgadok eta Jose Anjel Iribarrek osatzen dute Athletic Clubeko ordezkaritza instituzionala.

Athletic Clubek urdinez jokatuko du.

16:00. Hasi da partida.

(2′) Susaetak gora jaurti eskuinez.
(6′) Javi Martinezen ezkerkada boleaz eta Elliotek geldiketa bikaina egin du kornerrera desbideratuz
(9′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Etxeberriak ezkerrez sareetara Susaetaren pasea errematatuz.
(22′) Susaetak loraturik jaurti langa gainetik.
(26′) Varneyren jaurtiketa Iraizozek harrapatzen du.
(31′) Casasek gora jaurti ezkerrez.
(37′) Susaetaren pasea Llorenterentzat eta honek, bakar bakarrik atezainaren aurrean, kanpora jaurtitzen du.
(40′) Iraolaren penaltia Thomasi. Thomasek jaurti zutoinera.

ATSEDENALDIA

17:03. Hasi da bigarren zatia.

(46′) Aldaketa: Sam Wagstaffen ordez.
(50′) Hudsonek buruz gora.
(51′) Aldaketak: Iturraspe eta David Lopez Gurpegi eta Etxeberriaren ordez.
(55′) Amorebietaren jaurtiketa atezainak harrapatzen du.
(57′) Aldaketa: Aduriz Llorenteren ordez.
(62′) Casasek kanpora jaurti
(63′) Adurizek bakar bakarrik kanpora jaurti
(65′) Samek boleaz jaurti eta Casasek urrundu
(66′) Aldaketa: Faye Fortuneren ordez.
(68′) Motaouakilek ezkerrez jaurti gutxigatik kanpora
(68′) Aldaketa: Wright Raconen ordez.
(71′) Txartel horia Aitor Ociori.
(73′) Aldaketak: Ustaritz Ocioren ordez eta Fleetwood Thomasen ordez.
(75′) Shelveyk falta jaurti gora
(76′) Aldaketa: Murillo Javi Martinezen ordez.
(78′) Susaetaren pase-jaurtiketa eta Casasen errematea kanpora doa.
(81′) Aldaketa: Del Olmo Susaetaren ordez.
(84′) Aldaketa: Gabilondo Yesteren ordez
(87′) Txartel gorria Adurizi.

AMAIERA