Athletic Club

Athletic Club Ingalaterran, abuztuak 3

Athletic Club Ingalaterran, abuztuak 3

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du 09:45etatik aurrera eta bi multzotan banatu dira…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du 09:45etatik aurrera eta bi multzotan banatu dira jokalariak.

Atzo minutu gehien jokatu zutenak lasterka iraunkorra eta gimnasioan egin dute lan eta gainerakoak gimnasioan aritu ostean futbol zelaian ibili dira biharko Colchesterren aurkako partida prestatzeko. Prentsa aretoan Amorebieta egon da present.

Hamabietarako prest zegoen janaria eta 13:00etan espedizio kide guztiak Londonera abiatu dira Juventus-Hamburgo (0-3) eta Arsenal-Real Madril (1-0) partidak zuzenean ikusteko Emirates Stadiumean. Garaikurra Hamburgok eskuratu du.