Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago Colombinoa jokatzeko

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago Colombinoa jokatzeko

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago Colombino Garaikurra jokatzeko bihar eta etzi. Bederatziak pasata heldu dira…

Athletic Clubeko espedizioa Huelvan dago Colombino Garaikurra jokatzeko bihar eta etzi. Bederatziak pasata heldu dira autobusez txapelketaren antolatzaileek aukeratu duten El Rompido Golf Resort hotelera, hainbat zale zain zeudela.
Colombinoren lehen partidan Recreativok 2-1 irabazi dio Malagari.

Aurretik Sevillara heldu dira 19:00etan ia bi ordu t’erdiko bidaiaren ondoren. Ostean klubeko autobusean joan dira Huelvako El Rompidora. Ingalaterrako euria Andalutziako beroagatik aldatu dute zurigorriek. Orbaiz eta Ion Velez jokalariek bat egin dute jada aireportuan bertan gainerako taldekideekin.

Goizean Athletic Clubeko espedizioa 11:15ean irten da Five Lakes hoteletik autobusez Gatwick aireporturantz abiatzeko. Zurigorriak 13:05ean heldu dira aireportura Sevillara zihoan hegaldia hartzeko.