Athletic Club

Athletic Club Huelvan, abuztuak 8

Athletic Club Huelvan, abuztuak 8

Lan saio arina egin du Athletic Clubek Huelvan emango duen azken egunean. Hiru multzotan banatu…

Lan saio arina egin du Athletic Clubek Huelvan emango duen azken egunean. Hiru multzotan banatu dira zurigorriak, futbol zelaian, gimnasioan eta lasterka iraunkorrean aritzeko. Futbol zelaian atzo minutu gutxien izan zutenak eta atezainak egon dira eta gainerakoak hoteleko instalazioetan.

Ordu batetan bazkalduko dute eta ostean Sevillarantz abiatuko dira autobusez VY8022 Sevilla – Bilbo hegaldia -16:45 (18:05)- hartzeko. Bilboko aireportuan adierazpenak egingo dituzte jokalariek.